Jatorria

Herritarrak "Ciudadanos de Catalunya" plataformarekin jaio zen, kataluniako zenbait izen handiko intelektualen bultzadari esker; besteak beste, Félix de Azúa, Albert Boadella, Francesc de Carreras, Arcadi Espada, Teresa Giménez Barbat, Ana Nuño, Félix Ovejero, Félix Pérez Romera, Xavier Pericay, Ponç Puigdevall, José Vicente Rodríguez Mora, Ferran Toutain, Carlos Trías, Ivan Tubau eta Horacio Vázquez Rial. Kataluniar asko ez ziren momentuko alderdi politikoengatik ordezkatuak sentitzen eta hauek, herritar horien iritzia jaso zuten.

2005eko ekainak 7an, Lehen Agiri bat aurkeztu genuen. Bertan, herritarrei azaldu genien gure gizarteak herritarron egiazko arazoak konpontzeaz arduratzen den alderdi politiko berri bat behar duela. Agiri hori 2005eko ekainaren 21ean ezagutzera eman genuen. Deialdi honen arrakastak herritarren babesa genuela baieztatu zigun. Gertakari honen ondoren, herritarren plataforma bat sortu genuen, honen helburua alderdi politiko berri bat eraikitzea zelarik.

2006ko martxoak 4an Bigarren Agiri bat aurkeztu genuen Bartzelonako Tivoli antzokian. Bertan, mila pertsona inguru antzokira sartu ezinik, kanpoan geratu behar izan ziren. Maiatzaren 9an, Madrileko Reina Victoria antzokian aurkeztu ginen alderdi gisa. Han, gure printzipioak aurkeztu genituen: Herritartasuna, Askatasuna eta Berdintasuna, Laikotasuna, Elebitasuna eta Konstituzioa.

ztailak 8 eta 9an Alderdiaren Batzar Konstituziogilea egin eta alderdiaren izena Ciudadanos-Partido de la Ciudadania (Herritarrak-Herritarron alderdia) izatea erabaki genuen. Horrez gain, barne-araudia eta ordezkaritza-organoak ezarri genituen. Alde batetik, zerrenda ireki baten bidez hautaturiko Batzorde Orokorra Ordezkaritza-organo Gorena izatea erabaki zen. Bestetik, Batzorde Betearazlea Zuzendari-Organo gisa aukeratu genuen demokratikoki. Azkenik, Albert Rivera alderdiko presidente hautatua izan zen.

Herritarrak Kataluniako hauteskunde autonomikoetan aurkeztu zen lehenengo aldiz 2006ko urriak 1ean. Bertan, emaitza bikainak jaso genituen: 3 diputatu eta 90.000 boto. Lehen aldiz Espainian demokrazia ezarri zenetik, herritar plataforma batetik sorturiko alderdi batek ordezkaritza politikoa izatea lortu zuen.

2007ko udal-hauteskunde eta 2010eko Kataluniako hauteskunde autonomikoen ondoren, Herritarrak alderdi gisa sendotu zen eta 110.000 hautesle inguru izatera iritsi zen. Ezustean, 2012Ko urriak 25eko hauteskundeetan 275.000 bototik gora jaso eta Kataluniako Parlamentuan 9 diputatu izatea lortu genituen. .

Gertaera honen ondoren eta birsorkuntzarako, gardentasunerako eta ustelkeriaren aurkako proposamen arrakastatsuak aurkeztu ondoren, Espainiako zona desberdinetatik deialdi bat egin zuten Herritarraken ordezkapena eskatuz estatu guztian. Ondorengo hilabeteetan alderdiaren zabalkuntza Espainian geldiezina zela egiaztatu zen.